Star Wars: zazpi atal baino gehiago

Zinema Uneak - 2016-12-14T10:30:00+01:00

 

Rogue One filmaren estreinaldia hemen dugula, argi dago Star Wars unibertsoa XX. Eta XXI. Mendeetako zinemaren klasiko bat bilakatu dela. Baina Rogue Onekin gertatzen den moduan, unibertso hori ez da sagaren zazpi filmetara murrizten.

George Lucasek sorturiko istorioa harago joan da: komikiak, liburuak, bideo-jokoak, telebistarako filmak edota telesailak ere sortu dira Star Wars ardatz izanik.

Hemen dituzue, azken laurogei urteetan telebistarako zein zinema-aretoetarako sortu diren lanen zerrenda.

 

EWOKTARREN ABENTURA (1984)

Jedi zaldunaren itzulera pelikularen ondoren filmatu zen telebistarako ekoizpen hau. Narrazioa V. Eta VI. Atalen artean kokatzen da. Towani familiaren istorioa da, nola euren espazio-ontzia matxuratu ondoren Endorreko ilargian amaitzen dute. Bertan, Ewokak ezagutu dituzte. Istorio ofizialetik kanpo, pelikula honetan ezaguna den pertsonai bakarra VI. Atalean ezagututako Wicket ewoka da, berriro ere Warwick Davis aktoreak antzetuzta.

 

EWOKTARRAK: ENDORREKO GUDUA (1985)

Ewoktarren abenturaren jarraipen hau, ondoren estreinatuko zen Star Wars: Ewoktarrak animaziozko telesailarekin batera ekoiztu zen. Istorioa, aurreko filmaren protagonista izandako Cindel neska du protagonista. Oraingoan, umezurtz geratu eta gero Noa, Wicket eta beste ewokekin bat egingo du. Sanyassan maltzurrei aurre egin beharko diete euren etxea defendatzeko.

 

STAR WARS: EWOKTARRAK (1985)

Animaziozko telesail hau 1985eko irailaren 7an estreinatu zen Estatu Batuetan, ABC katean. Guztira 35 kapitulu izan zituelarik. Istorioa Yavin gudua eta hiru urte ondoren kokatzen da Endorreko ilargian. Wicket W. Warrick ewoktarra eta bere lagunen abenturak kontatzen ditu. Gurean TVE-n eman zuten eta gaur egun, DVD-an aurkitu daiteke bai jatorrizko hizkuntzan bai gaztelaniaz.

 

STAR WARS: DROIDEAK (1985)

Star Wars unibertsoaren inguruko bigarren telesail hau Star Wars: Ewoktarrak telesailarekin batera estreinatu zen 1985eko irailean. Oraingoan R2-D2 eta C-3PO-ren abenturak ezagutuko ditugu. Narrazioa Yavin gudua baino 15 urte lehenago kokatzen da, hortaz, Sitharren mendekua eta Star Wars filmen artean. 13 kapituluz osatutako denboraldia bakarra izan zuen.

 

 

STAR WARS: CLONE WARS (2003)

Cartoon Networks eta Lucasfilms artean ekoiztutako telesail honen estreinaldia 2003ko azaoaren 7an izan zen eta Star Wars eta Cartoon Networkseko webgunean ere ikusi zen aldi berean. Genndy Tartakovsky (Samurai Jack) izan zen lan honen arduraduna eta bi denboraldi izan zituen: lehenengoan hiru minutuko 20 kapitulurekin eta bigarrena 12 minutuko 5 kapitulurekin. Kontakizuna Errepublikak eta Sistema Independenteen Konfederakuntzaren arteko Klon Gerretan kokatzen da; Klonen erasoa eta Sitharren mendekua filmen artean pasatzen diren hiru urte horietan. Protagonista nagusiak Obi Wan Kenobi eta Anakin Skywalker dira.

 

STAR WARS: THE CLONE WARS - FILMA (2008)

Star Wars unibertsoaren animaziozko lehenengo filma. Edo hobeto azalduta, estreinatzear zegoen telesail berriaren lehenengo kapitulua zinema-aretoetan ikusgai. Estatu Batuetan 2008ko abuztuaren 15ean estreinatu zen, gurean 29an. Aurreko telesaila bezala, Klonen erasoa eta Sitharren mendekua filmen artean gertatzen da eta Jabba Huttaren semearen askatzea kontatzen du.

 

STAR WARS: THE CLONE WARS (2008)

HBO Family katean estreinatu zen 2008ko urriaren 3an. Aurreko filmaren abenturen jarraipena delarik. 3D CGI animazioa erabiltzen duen telesail hau 2003ko telesailaren bigarren denboraldiaren garai berberean kokatu dago, baina beste istorio eta abentura ezberdin batzuk kontatzen dituelarik. 2012ko martxoan, Lucasfilmek telesaila amaitutzat eman zuen oraindik denboraldi berri bat estreinatu gabe zegoela (George Lucasek Lucasfilm Disneyri saltzean, telesaila lekuz kanpo gelditu zen Cartoon Networken ekoizpen bat ere zelako). Azkenean, estreinatuko gabeko kapituluak Netflixen eskuetan erori dira eta The Lost Missions estreinatuko ditu, baina oraindik noiz emango dituen zehaztu gabe.

 

STAR WARS REBELS (2014)

Estreinatu den Star Wars unibertsoko azken ekoizpena. Lucasfilmek sortutako 3D CGI animaziozko telesail hau 2014ko udazkenean estreinatu zen Disney XD katean. Lan honen estilo bisuala, 70ko hamarkadan Ralph McQuarriek jatorrizko trilogiarentzako egindako lanan oinarritzen da. Sitharren Mendekua eta Star Wars artean kokatua, Ghost espazio-ontziaren tripulazioaren abenturak kontatzen ditu. Momentuz, hiru denboraldi ditu (hirugarrena orain ematen ari Estatu Batuetan).

 

Amaitu aurretik, oparitxo bat. George Lucasek gorroto duen telebistarako ekoizpen ofizial bat: Star Wars Holiday Special. 1978ko azaroaren 17an CBS (EEBB) eta CTV (Kanada) kateek emandako Gabonetako saio berezi bat. Ekoizpenaren kalitate kaskarra Star Wars zaleen haserrea piztu zuen eta ondorioz ez zen inoiz berriro eman, ezta beste edozein formatuan argitaratu. Orain, interneti esker zuek ikusteko aukera duzue:

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.