Stargate telesail berri bat abian: Stargate Origins

Zinema Uneak - 2017-10-04T18:32:26+02:00

Bai, ondo irakurri duzue Stargate sagak telesail berri bat du martxan Stargate Origins. Stargate Universe eta zazpi urtera MGM ekoiztetxeak ate galaktikoen inguruko abentura berritsu bat estreinatuko du.

Hamar minutuko hamar kapituluz osatuta, Stargate Origins telesailak Catherine Langford pertsonaia ezaguna izango du protagonista. Lurrean topatutako atearen aurkitzailearen iloba, Stargatearen bitartez eginiko lehenengo bidaia kontatuko digute. Ate misteriotsuaren erabilera ezagutzeko prozesua eta Lurra salbatzeko abentura.

 

 

Telesailaren hamar kapituluak Mark Ilvedsonek eta Justin Michael Terryk idatzi dituzte, eta Mercedes Bryce Morgan izango da zuzendari lanetan aritu dena. 

Stargate Origins telesailaren berrikuntzetako bat non ikusiko den izango da. Ez da telebistan ezta plataforma digitaletan ikusiko. Stargate berriaz gozatzeko aukera bakarra MGMek martxan jarritako Stargate Command (http://www.stargatecommand.co) gunean izango da. Estreinaldia urte amaierarako iragarri da.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.