Stephen Kingen Dorre Iluna filmaren lehenengo kartela

Zinema Uneak - 2017-03-21T10:19:41+01:00

Urte askoz preprodukzio lanetan ibili ondoren, Stephen King idazlearen eleberri famatua zinemara eramango duen Dorre Iluna filma aurrera doa pixkanaka pixkanaka. Aldaketa asko egin ondoren aktore protagonistak itxi eta filmaketa amaitzea lortu delarik, orain, lehenengo kartel bat aurkezten diguten.

Lehenengo poster honetan mundua buelta emanda ikusten dugu: mutur batean Idris Elba protagonista dagoelarik, eta bestean Matthew McConaughey zitala. Aurrerapen txiki bat, baina proiektua ondo doanaren seinale.

Nikolaj Arcel (Millenium) zuzendariaren gidaritzapean, Kingek sortutako mundu fantastikoa pantaila handira eramango duen pelikula hau abuztuaren 4an estreinatuko da gure zinema-aretoetan.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.