Steven Spielberg, Meryl Streep eta Tom Hank batera The Post filman

Zinema Uneak - 2017-03-13T11:00:00+01:00

20th Century Foxek eta Amblim Entertainmentek bat egingo dute "Pentagonoko paperen" inguruko The Post filma ekoizteko. Filmak Tom Hanks (Forrest Gump, Philadelphia) eta Meryl Streep (Florence Foster Jenkins, Burdinezko dama) Oscar saridunak izango ditu rpotagonista nagusiak. Eta proiektua zuzentzeko ere, beste Oscar irabazle bat: Steven Spielberg (Lincoln, Schindlerren zerrenda). Lehenengo aldiz, Zinemaren hiru erraldoi hauek bat egingo dute pelikula batean.

"Pentagonoko paperak" 1971ean zabaldutako eskandalu bat izan zen. The Washington Post egunkariak, Ben Bradlee (Tom Hanks) editorea eta Katharine Graham (Meryl Streep) argitaratzailea zirelarik, garrantsi handiko dokumentu hauek argitaratu zituen. Daniel Ellsberg analista militarrak idatzi eta zabaldutako dokumentu hauetan, Johnsonen gobernuak herriari eta Kongresuari Vietnameko gerraren inguruko gezaurrak kontatu zizkiela frogatzen zen, eta, era berean, Nixonen gobernuak sekretuan gerra indartzen ari zela ere ezagutzera ematen zen. Nixonen gobernuak Washington Post egunkaria salatu zuen eta Auzitegi Gorenera eraman zuen.

Nahiz eta Spielbergek esku artean hamaika proiektu izan (Red One Player, Indiana Jones 5,...), egungo egoera politikoa dela eta, The Post bere hurrengo filma izan daitekela dirudi. Momentuz ez da estreinaldi datarik zabaldu, baina, hiru parte-hartzaileen garrantzia dela eta, adi egongo gara.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.