Stranger Things 2ren kartela eta estreinaldi data zabaldu dira: urriak 27

Zinema Uneak - 2017-07-11T18:21:46+02:00

Pasaden udako telesail arrakastatsuenaren jarraipenak estreinaldi data ofiziala du, Stranger Things 2. denboraldia urriak 27an estreinatuko da Netflixen.

"Ate batzuk ezin dira itxi" lemapean, bederatzi kapitulu berri  izango dira Hamaika eta koadrila osoaren abentura berriekin.

 

Some doors can't be closed. #StrangerThings2 arrives on October 27. pic.twitter.com/NALL5HQalg

— Stranger Things (@Stranger_Things) 11 de julio de 2017

 

Gertaera berriak 1984an kokatuko dira, Will Beyerren desagerpena eta itzuleratik hilabete batzuk pasa direla. Herria oraindik bere onera bueltatzen ari da, baina erronka berrien aurrean aurkituko da. Lehenengo denboraldian Hamaika, Mike eta koadrilak Demogorgon izeneko munstro bati aurre egin bazioten, oraingoan munstro beldurgarriago batekin topo egingo dute: Shadow Monster deitu dutena.

Hala ere, oraindik ez dira istorioaren inguruko xehetasun gehiago zabaldu... baina hiru hilabete falta direlarik ez da harritzekoa. Netflixek ikusmina piztu nahi du, baina ezer aurreratu gabe. Momentuz, aurreko bideoarekin eta kartel berriarekin konformatu beharko gara. 

Hitzordua urriaren 27an.

 

  

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.