Stranger Things telesailak 80ko hamarkadako itxura duten hamabi kartel berri zabaldu ditu

Zinema Uneak - 2017-08-28T17:00:00+02:00

Stranger Things telesaila eta 80ko hamarkada eskutik joan dira Netflixen proiektua hasi zenetik eta bigarren denboraldi honetan ez da harreman hori aldatuko. Horren adibide telesailak zabaldu dituen hamabi kartel berriak, pasaden mendeko estiloarekin eta zaharrak balira bezalako itxurarekin.

Hamabi irudi, hamabi pertsonaiaren itxura aurkezteko. Ezagunak eta berriak. Kartel hauetan Hamaika, Mike, Lucas, Dustin edota Will ikusteaz gain, kapitulu berri hauetan ezagutuko ditugun Max eta Billy ere ikusi ditzakegu.

Zalantzarik gabe, hurrengo bi hilabetetan handitzen joango den ikusmina pixka bat baretzeko bikainak.

 

 

Gogora dezagun denboraldi berriaren istorioaren laburpena:

Azken hamabi hilabetetan, Will normaltasunera itzuli dela badirudi ere, ezin dugu ahaztu azken kapituluaren amaieran ikusitakoa: Will-ek azpimunduaren inguruko begitazioak zituela. Joycek, bere ama, harreman berri bat hasi du; bere semeei familia giro egoki bat emateko asmoz (Bob izeneko gizon honen papera Goonieak filmeko protagonista izandako Sean Astin egiten du). Bitartean Jim Hooper polizi buruak gertatutakoak(Barben heriotza, Hamaikaren desagerpena,...) estaltzen jarraitzen du, Joyce eta mutilak babestu nahian. Beste alde, Nancyk eta Mikek Barb eta Hamaikaren galerei aurre egin beharko diete.

Hitzordua, Netflixen, urriaren 27an.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.