Strangers Things telesailaren 2. denboraldiaren trailer berria

Zinema Uneak - 2017-02-06T18:30:00+01:00

Zinema ez da Superbowlaren inguruan berriak zabaltzen dituen industria bakarra, telebistak ere - pixkanaka pixkanaka - gauza berdina egiten ari da. Eta Netflix kateak Donald Trump zinaren egunean House of Cardsen lehenengo aurrerapena aurkeztu bazuen, Superbowl egunean Stranger Things arrakastatsuaren lehenengo irudiak ezagutzera eman ditu.

"Mundua hankaz gora jartzen ari da" lelopean, bigarren denboraldia honen estreinaldi data ere iragarri dute: Halloween festa. Gainera, bideoan 80. hamarkadako film bati aipu egiten zaio omenaldi txiki baten bitartez: Ghostbusters pelikulari.

Kapitulu berriak lehenengo denboraldia amaitu zen puntuan hasiko dira. Berriro hiru lagunak eta Eleven (Once) protagonista nagusiak izango direlarik.

Udazkena heldu arte, goza dezagun aurrerapen txiki honekin.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.