Superbowl iragarkiak: Karibeko Piratak, Fast&Furious, Galaxiako zaindariak, Logan,...

Zinema Uneak - 2017-02-06T09:37:00+01:00

Urtero bezala, Superbowl partidua ez da soilik kirol ekitaldi bat. Bere inguruan, eta bere arrakasta aprobetxatzeko asmoz, beste hainbat arlotan berritasun edo nobedade asko zabaltzen dira. Eta zinema ez dago fenomeno horretatik at. Atzo, aurreko urteetan bezala, iragarki edo trailer pila bat zabaldu ziren; hurrengo hilabeteetako arrakastak izan beharko liratekeen filmena.

Hemen dituzue, momentuz jatorrizko hizkuntzan, aurtengo Superbowlaren inguruan zinemak emandako berriak.

 

Karibeko Piratak: Salazarren mendekua

Saga honen bosgarren filmaren irudi berriak, Johnny Deep eta Javier Bardemekin.

 

 

Transformers: Azken zalduna

Josh Duhamel eta Mark Wahlberg protagonista berriro robot erraldoien film berrian.

 

 

Fast and Furious 8

Vin Diesel eta bere familiaren abentura berriak udaberrian helduko dira.

 

 

Galaxiako zandariak vol. 2

Teaser bat eta trailer bat zabaldu ondoren, Marvel unibertsoko hurrengo abentura irudi berriak ezagutzera eman ditu.

 

 

Logan

Zaila badirudi ere, Wolverinen film berria - eta agian azkena - irudi berriak zabaldu ditu.

 

Life

Jake Gyllenhaal, Rebecca Ferguson eta Ryan Reynolds protagonista dituen zientzia fikziozko pelikula berri bat, uda honetako arrakastetako bat izan nahi duena.

 

Baywatch

Dwayne Johnson, Zach Efron eta Alexandra Daddario protagonista dituen 90. hamarkadako telesail famatuaren zinemarako moldaketaren bideo berri bat.

 

Ghost in the Shell

Scarlett Johansson da bideo-joko famatuan oinarritutako pelikulren protagonista. Hemen dituzue irudi berriak.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.