Superlopezek bere lehen kartela zabaldu du

Zinema Uneak - 2018-04-16T23:33:53+02:00

Heldu da Superlopez filmaren lehen kartela. Superheroiaren ikurra, jantzia eta bibotea aurkezten dizkigun irudia.

Supermanen keinu ezagunena errepikatuz, Dani Rovira aktoreak (Superlopezen papera egiten duena) alkandora zabaldu eta "S" handi eta hori bat erakusten du. Ez da gauza berezirik, baina zaleen gogoak pizteko balioko du, seguru gaude.

 

 

Dani Rovira, Alexandra Jimenez, Maribel Verdu, Pedro Casablanc, Gracia Olaya edota Gonzalo de Castrobilduko dituen pelikula honen zuzendaria Javier Ruiz Caldera (Anacleto: Agente Sekretua) izango da. Gidoia Borja Cobeaga eta Diego San Jose euskaldunek idatzi dute Jan idazle eta margolariak sortutako pertsonaiak hizpide hartuz.

Filmaketa Bartzelonan izaten ari da eta 11 astez luzatuko da, hori bai, estreinaldirako denbora gehiago falta da: 2018ko abenduaren 21a.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.