Supermanen itzulera Justiziaren Ligaren behin betiko trailerrean

Zinema Uneak - 2017-10-09T09:08:52+02:00

Azkenik. Igande honetan bizi izan da zale askok itxarondako momentua: Superman (edo kasu honetan Clark Kent) Justiziaren Ligaren behin betiko trailerrean agertu da. New Yorkeko Comic Conean zabaldutako aurrerapena izan da Superman/Clark Kenten lehenengo agerraldi ofiziala.

Aurrekoetan bezala, ia 3 minutuko bideo zirraragarri bat. Akzioz beterikoa baina istorioaren inguruan ezer gutxi aurreratuz. "Heroes" izenburuarekin, orain arte aurkeztutako bost pertsonaia nagusien (Batman, Wonder Woman, Aquaman, The Flash eta Cyborg) eta euren artean sortuko duten taldearen (Justiziaren Liga) garrantzia azpimarratzen saiatzen dira. Gainera, umorez beteriko une asko ere agertzen dira behin betiko trailer honetan. Argi geratzen da The Flash/Barry Allen (Ezra Miller) umore eta tentsioa gutxituko duten uneen protagonista nagusia izango da.

Gainera, trailerrarekin batera (eta aurreko aurrerapenekin bezala) protagonista nagusien inguruko kartel sorta berri bat zabaldu da, lema berriari garrantzi handia emanez: "All in (Denak batera)".

 

 

Zach Snyder idatzi eta zuzendu duen Justiziaren Ligan Ben Affleck, Gal Gadot, Jason Momoa, Amber Heard, Amy Adams, Jesse Eisenberg, Ezra Miller, J.K. Simmons, Jeremy Irons, Willem Dafoe, Ray Fisher, Shalini Peiris, Connie Nielsen, Ciarán Hinds edota Henry Cavill parte hartzen dute beste aktore askoren artean.

Pelikula honen estreinaldia, gurean, azaroak 17an

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.