Tabakalerak Certain Women filmaz gozatzeko aukera eskainiko du

Zinema Uneak - 2017-04-15T13:33:47+02:00

Gaur arratsaldean (19:00) eta hurrengo larunbatean gauean (21:00) izango da. Bartzelonako Americana Film Fest jaialdiaren laguntzarekin, Tabakalerak gure zinema-aretoetan estreinatuko ez den pelikula zoragarri bat ikusteko aukera eskaintzen digu: Certain Women.

Banatzailerik gabe gelditu ondoren, Kelly Reichardt zuzendariaren azken lana gure pantaila handietan ikusteko aukerak galdu ziren. Baina Tabakalerak eta Americana Film Fest jaialdiak, nolabait, injustizia hori zuzendu dute.

Bi aukera izango ditugu, biak Zinema - 1 aretoan:

  • Gaur, apirilak 15 19:00etan - Jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz azpititulatuta (JBAES-VOSE)
  • Datorren larunbatean, apirilak 22 21:00etan - Jatorrizko hizkuntzan, euskaraz azpititulatuta (JBAEU-VOSEU)

 

 

Bikaina Tabakaleraren lana. Alde batetik zinema-aretoetan ikusteko aukerarik izango ez dugun film bat aurkezten digu... eta gainera Euskaraz ere!

Zinema bikainaz euskaraz gozatzeko aukera paregabea. Zinema ere euskaraz!

 

Oharra: Guk filma ikusteko aukera izan genuen, irakurri hemen gure kritika.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.