Tadeo Jones 2k teaser trailer berria aurkeztu du

Zinema Uneak - 2017-04-20T08:47:39+02:00

Aldez aurretik ezer jakinarazi gabe eta ia komunikabide guztiak ezustean harrapatuz heldu da arkeologo dibertigarrienaren bigarren abenturaren teaser trailer berria. Abenduan pelikula berriaren aurkezpen bideo zabaldu ondoren, oraingoan filmaren irudiak zabaldu dira.

Tadeo Jones 2: Midas Erregearen sekretuaren trailer berriak abentura berriak izango duen itxura eta umorea ikusteko balio digu, eta argi dago jatorrizko pelikularen ildo beretik jarraitu duela: eroa eta dibertigarria.

Oraingoan, Tadeo Jones Las Vegasera joango da Sara Lavroff arkeologoaren azken aurkikuntzaren aurkezpena ikusteko: Ukitzen zuen edozein gauza urre bihurtzen zuen Midas Erregearen Lepokoa existitzen dela frogatzen duen papiro bat. Baina bien arteko elkartzea bertan behera geldituko da maltzur dirudun batek, Midasen talismana lortzeko, Sara bahitzen duenean.

 

 

Berriro ere Enrique Gato arduradun giza, oraingoan David Alonsorekin batera, Tadeo Jonesek Sarah, Jeff eta Belzoni lagunekin batuko da berriro kondaira, arrisku eta leku ikusgarri berriak bilatzeko asmoz.

Tadeo Jones 2 - Midas Erregearen sekretua Telecinco Cinema, Movistar+, 4 Cats Pictures, Ikiru Films eta Tadeo Jones y el secreto de Midas AIE ekoiztetxeen lan bat da eta 2017ko abuztuaren 25ean estreinatuko da gurean.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.