Terminator berri bat abian, Linda Hamilton protagonista berriro

Zinema Uneak - 2017-09-26T16:15:00+02:00

Hogeita bost urte pasa dira Terminator 2 lana estreinatu zenetik, eta aurten James Cameronek bere robot maitatuenen eskubideak berreskuratu eta gero film berri bat iragarri du. Abentura berri honek Terminator 2n kontatutako istorioarekin jarraituko du eta ondorioz, momentuz, Terminator Genesis lanean kontatutakoak baztertuko ditu.

Baina James Cameron ez da saga mitikora itzuliko den bakarra. Nola ez, Arnold Schwarzenegger aktoreak T800 robota bueltan ekarriko du. Baina zale guztiak pozik eta ikusminez bete dituena Linda Hamiltonen itzulera da. Hamiltonek Sarah Connorren papera egin zuen Terminator eta Terminator 2n eta zaleek asko maitatzen duten pertsonaia bat da.

Film berri honen arduraduna Deadpool dibertigarriaren zuzendaria izango da, Tim Miller. Momentuz ez da ezer gehiago zabaldu, baina oraindik denbora dago Terminator 2019an itzuliko baita. Adi egongo gara.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.