The Big Bang Theoryren spin-offa martxan: Young Sheldon

Zinema Uneak - 2017-03-15T12:02:27+01:00

CBS kateak abian jarri du The Big Bang Theory telesailaren inguruko spin-off bat, Sheldon Cooperrek Texasen bizitako haurtzaroa kontatuko digun komedia berri bat: Young Sheldon. Oraindik grabaketa hasi ez bada ere, denboraldi oso baten eskaera jaso dute ekoizleek.

Jatorrizko telesaila bezala, ordu erdiko komedia bat izango da eta protagonista nagusia Sheldon txikia izango bada ere, Jim Parson (Sheldon The Big Bang Theoryn) telesail berri honen narratzailea izango da. Sheldon gaztetxoaren papera egiteko Iain Armitage (Big Little Lies) aukeratu dute, eta berarekin batera Zoe Perry (Sheldonen amaren paperean), Lance Barber, Raegan Revord edota Montana Jordan ikusiko ditugu.

Gainera, Chuck Lorre, Steven Molaro eta Jim Parson bera ekoizle nagusi dituen telesail berri honen lehenengo kapitulua martxan jartzeko zuzendari garrantzitsu bat aukeratuta izan da: John Favreau. Oihaneko liburua edota Iron Man pelikulen zuzendaria estreinaldiko emanaldiaren arduraduna, eta gidoilaria ere, izango da.

Oraindik estreinaldi data zehatzik ez badago ere, CBSek argi utzi du 2017/2018 denboraldiko nobedadeetako bat izango dela. Sheldon-zale amorratuak garenez, adi egongo gara.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.