Thor: Ragnarok filmak pertsonaia ezberdinen kartelak aurkeztu ditu

Zinema Uneak - 2017-09-13T09:51:54+02:00

Beste edozein ekoizpen handi bezala, Thor: Ragnarokek pertsonaia nagusiak protagonista dituen kartel sorta berri bat zabaldu du.

Thor, Hulk, Hela, Loki, Valkyrie, Odin, Heimdall edota Grandmasterra protagonista dituzten poster berri hauetan Thor: Ragnarok lanak izango dituen kolore bizien isla dira. Ikusgarriak eta deigarriak aldi berean. Zortzi kartel berriak beheko galerian ikusi ditzakezue.

Thor (Chris Hemsworth)  eta Hulk (Mark Ruffalo) berriro batuko dituen lan honetan Loki (Tom Hiddleston), Odin (Anthony Hopkins), Heimdall (Idris Elba), Sif (Jaimie Alexander) edota Volstagg (Ray Stevenson) ikusiko ditugu berriro. Pertsonaia berrien artean Hela maltzurra (Cate Blanchett), Valkyrie (Tessa Thompson), Skurge (Karl Urban) edota Maisu Handia (Jeff Goldblum). Hori bai, Strange Doktorearen (Benedict Cumberbatch) agerraldia ahaztu gabe. Dudarik gabe, pertsonaia interesgarriz beteriko ekoizpena.

Aktore zerrenda amaigabe honen arduraduna, eta filmaren zuzendariaTaika Waititi (Team Thor, Boy)  zeelandaberritarra izan da.

Gurean Thor: Ragnarok udazkenean estreinatuko da, urriaren 27an zehazki.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.