Thor: Ragnarok filmaren lehenengo irudiak: lehenengo trailerra eta kartela

Lander Arteaga E. - 2017-04-10T18:51:41+02:00

Astez luzez itxaron ondoren, hemen da Thor jainkoaren abentura berriaren lehenengo trailerra; edo hobeto esanda, teaser trailerra.

Zurrumurruak baieztatuz, bideo berri honek pertsonaia nagusi guztiak aurkezten dizkigu. Thorren itxura berritik hasiz, Hela (Cate Blanchett) maltzurreraino; hori bai, sorpresa atsegin bat ahaztu gabe. Hulk ere itzultzen bai da ekoizpen honetan. 

Beste alde, Thor gerlari bat ikusiko dugula ere baieztatzen digu teaser honek, eta nolabait Thor preso egotearen arrazoiak ere azaltzen dira. Bi minutu baino gutxiagoko bideo bat ikusgarri bat, baina informazio interesgarriz beteta.

Beste alde, trailerraren estreinaldiarekin batera Jainko Nordikoaren film berriaren lehenengo kartela ere zabaldu da. Thor da protagonista bakarra, eta pelikulak izango duen estetika koloretsuaren aurkezpen moduan ere balio du.

 

 

Taika Waititi (Team Thor, Boy) zuzendari eta Chris Hemsworth protagonista duen Thor: Ragnarok Azaroan estreinatuko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.