Tom Cruisen Momiaren lehenengo trailerra... euskaraz!

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-04-10T20:30:00+02:00

Azken urteak bezala, 2017a itzuleraz beteriko saioa izaten ari da. Pottokiak, Thor, Galaxiako Zaindariak edota Star Wars besteak beste. Eta nola ez, moda honi ihes egiteko gauza izan ez dena Tom Cruise izan da. Horregatik, uda honetan Universal ekoiztetxeko klasiko baten bueltaren protagonista izango da: Momia. Hemen duzue film honen trailer berria... euskaraz!

1999an bertsio berria izan zuen "munstro" honen berrikuspena arrakastatsua izan dadin, Tom Cruisekin batera Alex Kurtzman (Star Trek) zuzendari lanetan ibili da eta Christopher McQuarrie (Ezinezko Misioa: Ezkutuko nazioa) gidoilari moduan. 

Oraingoan, Momia maltzurra emakume bat izango da: Sofia Boutella (Star Trek Haratago). Berarekin batera Annabelle Wallis (Aturo Erregea, Peaky Blinders), Jake Johnson (Jurassic World), Courtney B. Vance (American Crime Story: The People V. O.J. Simpson) eta Russell Crowe (Gladiator) ikusiko ditugu.

Estreinaldia udarekin batera helduko da ekainaren 9an.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.