Tomb Raider: Alicia Vikander protagonista duten bi kartel berri

Zinema Uneak - 2018-02-13T07:06:16+01:00

Zinema-aretoetara itzultzeko hilabete bat soilik falta delarik, Warner Brosek Alicia Vikander/Lara Croften bi kartel berri zabaldu ditu. Momentuz, Daniar neska filmagatik Oscar saria eskuratu zuen aktorea da kartel eta aurrerapen guztien protagonista nagusia.

Film berri hau 2013an Crystal Dinamicsen bideo-jokoak bizi izan zuen birsortzean oinarrituta dago eta, esan bezala, Croften hasierak kontatuko ditu:

"Aita desagertu eta zazpi urtera,Lara Croft familiak dituen enpresen buru izateari uko egin dion 21 urteko gazte bat da. Horren ordez,bere unibertsitate ikasketak amaitzen dituen bitartean, mezulari moduan lan egiten du. Baina ezin du bere aita ahaztu, eta horregatik bere bila hasiko da ikusia izan zen azken lekutik hasita: Japonia kostaldeko uharte batean dagoen hilobi misteriotsu batean. Abentura berri honetan, Lara Croft bere buruaz, fedeaz eta irmotasunaz baliatuko beharko da bere helburua lortu ahal izateko. Bizirauten badu, Tomb Raider(Hilobi arpilatzailea) ezizena irabaziko du"

Alicia Vikanderrekin batera Dominic West (Lara Croften aitaren paperean), Walton Goggins (maltzurraren paperean) eta Daniel Wu aktoreak ere ikusiko ditugu.

Estatu Batuetan estreinaldia 2018ko martxoaren 16rako iragarri da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.