Trainspotting 2: Itzuleraren kartela

Zinema Uneak - 2016-12-21T19:30:00+01:00

Bai, ondo irakurri duzue. Hemen da, 1996an Danny Boyle zuzendaria eta Ewan McGregor,Ewen Bremner, Jonny Lee Miller eta Robert Carlyle aktoreak famatuak egin zituen pelikularen jarraipena: T2 TRAINSPOTTING.

Zuzendari eta protagonista berberekin, T2 2017ko martxoaren 3an estreinatuko da gurean.

20 urte pasa dira eta gauza asko aldatu dira, baina beste asko ez. Mark Renton (Ewan McGregor) "etxea" deitu dezaken leku bakarrera bueltatuko da. Bertan bere lagun minenak aurkitu ditu: Spud (Ewen Bremner), Sick Boy (Jonny Lee Miller) eta Begbie (Robert Carlyle). Baina hauekin batera iraganeko beste hainbat lagun ere bertan egongo dira: tristura, porrota, poza, mendekua, gorrotoa, adiskidetasuna, amodio edota beldurra. 

 

KARTELA

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.