Transformers: Azken zalduna lanak bere behin betiko kartela zabaldu du, erantzun ezberdinak jasoz

Zinema Uneak - 2017-06-13T09:46:38+02:00

Optimus Prime eta bere Autobotsen borroka berria gero eta hurbilago dago eta, nola ez, pixkanaka behin betiko materiala ezagutzera ematen doaz. Oraingoan, gurean ikusiko dugun behin betiko kartela. 

Prime bera, Bumblebee eta Mark Wahlberg protagonistak dituen irudi berri hau harrera zaratatsua izan du sare sozialetan. Aldeko eta kontrako iritzi ezberdinak bota dira eta "meme" askoren protagonista ere izan da. Kartela tankera klasikoa du, egia da, baina egia esanda nahiko pobrea da bai estetikoki bai kohesio aldetik.

Hala ere, kartela hobea edo txarragoa izanda, film honen inguruan dagoen ikusmina ezin da ukatu, bere kartelak sortzen dituen erantzunak ikusita.

 

 

Gizakiak erdian dituen Decepticonen eta Autoboten arteko guda ez da amaitu. Optimus Primek Cybertron planetara bueltatuko da, dena suntsituta dagoela ikusteko soilik. Nola konpondu? Iraganera bidaiatuz, Lurrean mende askoren zehar gordeta egon dena berreskuratzeko. 

Transformers: Azken zalduna filma 2017ko abuztuaren 4an estreinatuko da gurean.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.