Tronuen Jokoa - 7. denboraldiaren lehenengo argazki ofizialak

Zinema Uneak - 2017-04-21T11:37:00+02:00

Estreinaldia gerturatzen doan heinean, HBOk Tronuen Jokoaren 7. denboraldiaren material gehiago zabaltzen doa pixkanaka pixkanaka. Trailerra eta kartelaren ondoren, orain lehenengo argazki ofizialen txanda.

Pertsonaia nagusi guztiak aurkezten dituzten hamabost argazki: Jon Snow, Sansa Stark, Arya Stark, Cersei Lannister, Jamie Lannister, Daenerys Targaryen, Tyrion Lannister, Samwell Tarly eta Bran Stark, Missandei, Davos Seaworth, Petyr 'Littlefinger' Baelish edota Lord Varys ahaztu gabe.

Tronuen Jokoa telesailaren 7. denboraldi honek behin betiko guda ekarriko du: gizakien eta elurretako gizonen artekoa. Baina gerra ikusgarri hori ikusteko Uztailaren 7ra arte itxaron beharko dugu.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.