Tronuen Jokoa telesailaren 7. denboraldiaren trailer berria zabaldu da

Zinema Uneak - 2017-03-31T02:07:00+02:00

Uda hurbiltzen doa eta udarekin batera Tronuen Jokoa telesailaren zazpigarren, eta azken aurreko, denboraldia. Gaurkoan zaleen beharrak asetzeko uztailean estreinatuko den denboraldi berriaren lehenengo trailerra zabaldu dute.

Jon Snow, Daenerys Targaryen eta Cersei Lannister dira aurrerapen protagonistak, eurek eta euren tronuak. Hitz bakar bat esan gabe tentsioz beteriko bideo interesgarri bat.

Tronuen Jokoa telesailaren 7. denboraldi honek behin betiko guda ekarriko du: gizakien eta elurretako gizonen artekoa. Baina gerra ikusgarri hori ikusteko Uztailaren 7ra arte itxaron beharko dugu.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.