Tronuen Jokoaren denboraldia berriaren trailerra hemen da!

Zinema Uneak - 2017-05-25T09:10:00+02:00

Gerra Handia hemen da. Hitz hauekin ixten du Jon Snowek Tronuen Jokoa telesailaren trailerra. Denboraldi berri honen oinarrizko ideia azaltzen duen esaldia da. Eta gurean, nola ez, trailer hori euskaraz gozatzeko aukera duzue.

90 segundo non Mendebaldeko zazpi erreinuen egoera gogoratu eta datorrena aurkezten diguten. Hiru fronte nagusi: Lannister familia, Stark familia (Jon Snow buru delarik) eta Daenerys Targaryen. Bik Burdinazko Tronuagatik borrokatze, hirugarrena -Snow kasu honetan- Ibiltari Zuriekin saihestezina den gerrari aurre egiteko prestatzen. Koska hor egongo delako. Hegoaldea ahaztu gabe, Iparraldera joko duela akzioak. Mendebalde osoa arriskuan dago negua heldu delako, eta neguarekin batera Gerra Handia.

Trailerraz aparte, Entertaiment Weekly aldizkariak  kartel bat eta zazpi argazki berri zabaldu ditu. Dragoiak, Arya Stark edota Tartheko Brienne protagonista direlarik. Gaur, Tronuen Jokoa telesailaren errazio bikoitza.

7. denboraldi berri hau, gurean, uztailaren 17an estreinatuko da eta, momentuz, 7 kapituluz osatuta egongo da.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.