Tronuen Jokoen 7. denboraldia uztailean estreinatuko da, Gerra Handia heldu da!

Zinema Uneak - 2017-03-10T11:12:40+01:00

Azkenean ezagutzera eman da! Aukeratutako eguna uztailaren 16a (17a gurean) da! Tronuen Jokoa telesailaren azken-aurreko denboraldia uda honetan helduko da gure telebistetara, zale guztien gozamenerako.

Data ezagutzera emateko teaser-trailer bat (momentuz, gazteleraz) aurkeztu da, non dragoiak protagonista diren eta off ahots ezberdinak Zazpi Erresumen historia laburbiltzen dute. Daenerys Targaryen, Cercei Lannister, John Snow edota Ned Starken ahotsak, beste askoren artean, orain arte ezagutu duguna kontatzeko. Aurrerapen txiki bat, baina momentuz uztaila heldu arte zabaldu duten bakarra.

 

 

Estreinaldi data iragartzeaz gain, zazpigarren denboraldi honen lehenengo kartel ofiziala ere zabaldu da.  Sua eta izotza protagonistak badira ere, ez du ezer zehatzik aurkezten. Baina istorioaren norabidea argi eta garbi usten du: Tronuen inguruko borrokak aurrera jarraituko badute ere, benetako gerra iparraldetik dator. Negua badator! 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.