Tronuen Jokoa telesailaren 7. denboraldiaren lehenengo irudiak

Zinema Uneak - 2017-03-06T18:00:00+01:00

Itxaronaldia luzea izaten da eta zaleek urduri jartzen hasi dira. Udazkenean gurean, Euskal Herrian, grabatzen egon ondoren, Tronuen Jokoa telesailaren filmaketa Europa osotik jarraitu du. Baina hilabeteak pasa badira ere, 7. denboraldiaren inguruan mantentzen den isiltasuna ez da apurtu. Ez da oraindik ez irudi ez kartel ofizialik zabaldu. Estreinaldi data ere ez. Zurrumurru asko, baina informazio fidagarri gutxi.

Baina azken egunotan egoera aldatzen ari dela dirudi. Duela egun batzuk IMBD webguneak, nahi gabe, denboraldi berriaren lehenengo kapituluaren estreinaldi data argitaratu zuen; baina minutu gutxi pasa ziren ezabatu aurretik. Hala ere, data hori ekainak 25a izan daitekeela dirudi.

Bestetik, atzo gauean, The Leftovers telesailaren denboraldiko azken kapituluarekin HBO kateak bi ekoizpen bideo zabaldu zituen. Eta nola ez, ikusle batek twiterrera igo zituen. Lehenengoa, ezpata bat du protagonista: Oathkeeper edo Zinen zaindaria. Bigarrena, Cersei Lannister erakusten digu; makillatzen ari diren bitartean. Bi bideo oso motz, baina zaleen urduritasuna epelduko dutenak.

Zurrumurruen arabera, hurrengo egunetan ofizialki informazio berria zabaltzea espero da. Horren zain egongo gara. Adi, negua hemen da eta!

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.