Twin Peaksen itzuleraren lehenengo kartelak

Zinema Uneak - 2017-02-28T16:45:36+01:00

Denboraldi berriaren grabazioa ia amaituta dagoela, eta estreinaldirako hiru hilabete falta direlarik, Showtime kateak Twin Peaks telesailaren bueltaren inguruko bi kartel berri zabaldu ditu. Lehenengoan, Dale Cooper polizia protagonista. Bigarrenean, nola ez, Laura Palmer. Gainera, biirudietan "It's hapenning again" (Berriro gertatzen ari da) mezua irakurri daitekeelarik.

Hori izango bai da, dirudienez, hirugarren denboraldi honen ildoa: dena berriro gertatzen hasiko dela. Eta pertsonaia eta aktore berdinekin: Kyle MacLachlan, Ray Wise, Sheryl Lee edota Harry Goaz. David Lynchek berak zuzenduko dituen 18 kapituluak maiatzaren 21ean estreinatuko dira Showtime katean. Gurean oraindik ez dakigu noiz, baina seguruenik ordainpeko plataformaren batek erosiko du telesail hau.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.