Tximinoak bokorrakarako prest daude: Tximinoen Planetaren Gerraren trailer berria

Zinema Uneak - 2017-04-11T10:03:56+02:00

Nola jaioa ziren eta nola indartu ziren ikusi ondoren, gerraren unea iritsi da. Tximinoen Planetaren trilogia berriaren azken lana heltzear da: Tximinoen Planetaren Gerra. Eta hemen duzue azken trailerra euskaraz.

Caesar buruzagi moduan eta Woody Harrelson aktorea gizakien burua bezala, azken lan honek akzioz beteriko istorio baten itxura dauka; hori bai, lehenengo filmetik landu den gizatasunaren inguruko hausnarketa galdu gabe.

"Edozein gauza esanda ere, amaieran, gure lekua hartuko duzue" esaldia entzuten da trailerrean, zalantzarik gabe, azken lan honen nondik norakoa hobekien deskribatzen duten hitzak. Bai gizakiak baita tximinoek ere etorkizuna zein den ikusten dutelako. Gizakiak gero eta gutxiago dira, tximinoak gero eta indartsuagoak. Azken hauek gizakiak baino gizatasun handiago erakusten dutelarik gainera.

Trailer honekin batera, kartel berri bat ere aurkeztu da. Gatazka honen inguruko protagonista nagusia ikusi dezakegu: Caesar tximinoa. Bera da tximinoen itxaropenik handiena. Bera da gizakien beldurrik handiena.

Gizakien eta Tximinoen arteko gatazka erabakiko duen pelikula, Tximinoen Planetaren Gerra, uztailaren 14an estreinatuko da gurean.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.