Udaberriko Zinemaren Festarako akreditazioa lortzeko epea ireki da

Zinema Uneak - 2018-04-18T23:43:58+02:00

Udaberri berri batekin Zinemaren Festa berri bat heltzen da. Maiatzaren 7tik 9ra zinema onenaz gozatzeko aukera 2,90 eurotara.

Gaur ireki da atera behar diren akreditazioen epea. Txartel lortzeko, beti bezala, webgune ofizilean sartu eta gure datuak idatzi beharko ditugu. Non zehazki? Hemen: http://www.fiestadelcine.com/acreditacion. Akreditazioak banaka edo taldeka eskatu daitezke. 

 

 

FEDICINE (Zinema Banatzaileen Elkarteak), FECE (Zinema Aretoen Espainiako Federazioak) eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatuta, Zinemaren Festa arrakasta ikusgarri bat izan da bere jaiotzatik. Aurreko edizioetan zinema-aretoetara hurbildutako jendea ikusgarria izan zen.

Zinemazale amorratuentzako urteko unerik onenenetarikoa. Zinema-aretoetan ikusiko dugu elkar!

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.