Udazkeneko Zinemaren Festa urriaren 16tik 18ra ospatuko da

Zinema Uneak - 2017-09-20T20:35:00+02:00

Udazkena heltzear dagoela, Zinemaren Festa berriaren datak ezagutzera eman diraurriaren 16tik 18ra. Zinema onenaz gozatzeko aukera ezin hobe bat. Eta aurrekoetan bezala sarrera guztiak 2,90 eurotara.

FAPAE (Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak), FEDICINE (Zinema Banatzaileen Elkarteak), FECE (Zinema Aretoen Espainiako Federazioak) eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatuta, Zinemaren Festa arrakasta ikusgarri bat izan da bere jaiotzatik. Aurreko edizioetan zinema-aretoetara hurbildutako jendea ikusgarria izan zen.

Maiatzean martxan dagoen Festan parte hartzeko, beti bezala: sartu http://www.fiestadelcine.comwebgunean eta izena eman. Akreditazio bat emango dizute eta hori erabiliz sarrerak 2,90 eurotaraerosteko aukera izango duzu bai aretoetako lehiatiletan baita interneten ere.

Zinemazale amorratuentzako urteko unerik onenenetarikoa. Zinema.aretoetan ikusiko dugu elkar!

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.