Udazkenerako beste hiru pelikula euskaraz: Ninjago Lego pelikula, Hurrak eta lapurrak 2 eta Paddinton 2

Zinema Uneak - 2017-06-14T18:51:00+02:00

Ninjago Lego pelikula, Hurrak eta lapurrak 2 eta Paddintong 2 Zinema Euskaraz programak bikoizten dituen eta gure zinema aretoetan estreinatuko diren hurrengo pelikulak izango dira.

Hiruretan lehena Warner Broseko pelikula estatubatuarra izango da, Ninjago Lego pelikula. Irailaren 22an izango da estreinaldia. Hurrak eta Lapurrak 2 (Diamond Films), berriz, urriaren 12an iritsiko da gure pantailetara. Lehenengoak izan zuen arrakastaren ondoren, bigarrena ikusteko gogoz daude gaztetxoak. Paddintong 2 (Warner Bros.) azaroan estreinatuko da, 24an.

Aurrez, beste bost filma hauek estreinatu dira jadanik: ORM Elurretako Erresuman (Errusia), Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin (Frantzia eta Belgika), Igelen Erresuma (Txina), Ardiak eta Otsoak (Errusia) eta Richard zikoina (Belgika, Alemania, Luxenburgo eta Norvegia). Eta urtea bukatu aurretik gehiago bikoiztuko dira.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.