Universalek Madonnaren inguruko biopic bat martxan jarri du: Blond Ambition

Zinema Uneak - 2017-04-25T17:13:13+02:00

Universal Picturesek Madonna abeslariaren inguruko biopic bat ekoiztuko du. Horretarako ekoiztetxeak Ellyse Hollanderren gidoi bat aukeratu du, abeslari famatuaren lehenengo urteak kontatzen dituena. Straight Outta Comptom lanak izan zuen arrakasta ikusita Universalek musika industriaren inguruko lanak ekoiztea erabaki duela dirudi.

Bitxia bada ere, gidoi hau "Black List" zerredaren burua izan zen 2016an. "Black List" izenekoa ekoiztea espero ez diren gidoien zerrenda da. Baina usteei aurre eginez, Universalek testu hau aukeratu du.

Gidoiaren laburpen ofizialak hala dio: "1980an, New Yorken, Madonna bere lehenengo diskoa kaleratzea lortzeko borrokan murgilduta dago emakumeak kontuan hartzen ez duen industria batean, bitartean arrakasta eta maitasunari ere aurre egin beharko die".

Oraindik filmaketa edo estreinaldi datarik zehaztu ez bada ere, are gutxiago aktoreen izenak, proiektuaren arduradunak eta ekoizleak Michael De Luca (Greyren berrogeita hamar itzalak) eta Brett Ratner (The Revenant) izango dira.

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.