Venom filmak lehenengo teaserra eta kartela aurkeztu ditu

Zinema Uneak - 2018-02-09T03:23:00+01:00

Urte luzez proiektu madarikatu bat bezala ibili ondoren, Venomen inguruko filma aurrera doa eta bere lehenengo teaser trailerra eta behin behineko kartela ezagutzera eman ditu.

Tom Hardy protagonista izanik, lan honetan Spidermanen etsai berezienaren jatorrian murgilduko gara. Ez da ohiko superheroi bat, eta hori argi gelditzen da lehenengo aurrerapen honetan. Hausnarketa baten bitartez, Tom Hardy eta Michelle Williamsen pertsonaiak ikusi eta ezagutuko ditugu. Une oro bakoitzak barnean izan ditzakeen deabruen garrantzia azpimarratuz.

Venom filma udazkenean estreinatuko da, urriaren 5ean.

  

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.