Warner eta DC Comicsen proiektu berria: Gotham City Sirens, Margot Robbie eta David Ayerrekin

Zinema Uneak - 2016-12-19T21:30:00+01:00

 

Warner eta DC Comics aurrera doaz, eta Eskuadroi Suizida harrera bikain bat lortu ez bazuen ere, ildo bera jarraitu eta hainbat pertsonai berreskuratuko dituen pelikula berri bat iragarri dute: Gotham City Sirens.

Izen bereko komikian oinarrituta, David Ayerrek zuzendari giza errepikatuko du eta Margot Roobiek Harley Quinn azalean sartuko da berriro ere. Gainera, Robbiek ekoizle lanak ere egingo ditu eta gidoia Geneva Robertson-Dworetek (Tomb Raider, Sherlock Holmes 3) idatziko du.

Istorioek Harley Quinn, Poison Ivy eta Catwoman protagonista dituzte eta, ondorioz, beste bi pertsonaiak antzeztuko dituzten aktoreen inguruan mila zurrumurru zabaldu dira. Momentuz, indar handiena duena Megan Fox aktorea Poison Ivy izan daitekeela iragartzen duena da. Beste alde, Will Smithek ere pelikula berrian Deadshot berriro antzezteko eskaini da.

Momentuz, esamesa asko baina gauza ziur bakar bat: Gotham City Sirens filma martxan dagoela.

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.