Watchmen komikiak telebistara egingo du salto HBOren eskutik

Zinema Uneak - 2017-08-29T11:33:43+02:00

HBOk eta Damon Lindelof idazleak Watchmen komikiaren telebistarako bertsio berri martxan dutela iragarri dute. Momentuz ez da estreinaldi datarik zehaztu.

1986an Alan Moore eta Dave Gibbons sorturiko komiki bilduman oinarrituta, telesail berri honek ez du 2009ko filmarekin inongo harremanik izango.

Zach Snyderrek (Batman v Superman) zuzendua, Watchmen pelikulak Malin Akerman, Billy Crudup, Matthew Goode, Jackie Earle Haley, Jeffrey Dean Morgan, Carla Gugino eta Patrick Wilson zituen protagonista nagusiak eta guztira 185 milioi dolar irabazi zituen mundu osoan zehar.

Telebistarako moldaketa berri hau Damon Lindelof izango du arduradun eta ekoizle nagusia. The Leftovers telesailaren ekoizle eta idazlea, Lindelof Lost telesailaren sortzaileetako bat izateagatik egin zen ezaguna. Orain, askorentzako Historiako komikirik onena moldatzeko erronka onartu du.

Esan bezala oraindik estreinaldi datarik zehaztu ez bada ere, zale asko irrikan egongo diren ziur gaude. Baina adi, zaindariak gu babesteko jaio ziren baina...

Who watches the Watchmen?

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.