Will Smithek Aladdin berriaren aktoreak aurkeztu ditu, filmaketa abian

Zinema Uneak - 2017-09-07T10:20:00+02:00

Will Smith aktorea izan da berria zabaldu duena: Disneyren Aladdin klasikoaren bertsio berria abian da. Filmaketa atzo hasi zen eta Jeinuaren papera egingo duen aktoreak berarekin arituko diren aktore nagusiak ere aurkeztu nahi izan ditu.

Facebook bidez izan da, eta argazki dibertigarri honen bitartez:

 

 

"Aladdin filmatzen hasi gara eta gure familia berriaren kideak aurkeztu nahi dizkizuet... Mena Massoud/Aladdin, Naomi Scott/Princess Jasmine, Marwan Kenzari/Jafar, eta ni nire Jeinua ateratzeko prest. Aurrera!" izan dira Smithen hitzak.

Gainera, Guy Ritchie (Arturo erregea) zuzenduko duen pelikula honetan ere Navid Negahban ikusiko dugu, Sultanaren papera egiteko atzo bertan baieztatutako aktorea.

Estatu Batuetan Aladdin 2019ko maiatzaren 24an estreinatuko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.