Wonder Woman ikusgarriena behin betiko trailer berrian... nola ez, euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-05-22T18:57:00+02:00

Hilabete bat delarik, Wonder Womanen inguruko berriak gero eta gehiago dira. Oraingoan behin betiko trailerra, gurean euskaraz, eta hainbat kartel berri. DC Comicsen emakumerik indartsuena anbizio handiz dator uda menderatu nahian.

Behin betiko aurrerapen honetan Dianaren iraganean ere murgilduko gara. Nondik datorren eta zer bultzatzen dion. Mundu ezberdin eta berezi batetik etorrita I. Mundu Gerraren erdian ikusiko du bere burua, eta ez du gizakien ohiturak guztiz ulertuko. Ikusgarria eta akzio beterikoa, trailer berri honek filma ikusteko nahiak piztuko dituela ziur gaude.

Gal Gadot, Chris Pine, Connie Nielsen, Robin Wright, Danny Huston edota Elena Anaya protagonista dituen lan honek Patty Jenkins (Monster) du zuzendari. Gurean Ekainaren 23an estreinatuko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.