Wonder Woman indartsu dator: trailer eta kartel berriak!

Zinema Uneak - 2017-03-12T12:49:07+01:00

Asteburu oparoa Wonder Womanek izan duena: Origins izenburuko trailer berri bat eta kartel barri bat. Estreinaldirako hiru hilabete falta direla, eta Justiziaren Ligaren pelikularen inguruko berrien itzalean egon ondoren, Dianak argi propioz ikusiko dugu trailer ikusgarri honetan.

Origin izenburuarekin, bideo honetan filma nondik nora joango den atzeman dezakegu: Dianaren haurtzaroa, formazioa, I. Mundu Gerra, eta abar. Gainera, protagonista guztiak ikusteaz gain (Gal Gadot, Chris Pine, Connie Nielsen edota Robin Wright), segundu pare batez ere etsaiak ezagutuko ditugu (Danny Huston edota Elena Anaya).

Patty Jenkins (Monster) zuzendutako ekoizpen hau superheroien pelikuletan emakumeen garrantziaren aldeko aldarrikapen bat izan nahi du. Momentuz, trailerraz goza dezakegu; film osoa Ekainaren 23an gure zinema-aretoetan.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.