X-23 ezagutzeko aukera Logan filmaren bideo lazgarri berrian

Zinema Uneak - 2017-02-15T17:06:17+01:00

Estreinaldirako aste gutxi falta direla, 20th Century Fox ekoiztetxeak Logan filmaren inguruko bideo berri bat zabaldu du. Hitzik gabe, irudiz irudi, Laura Kinney gaztetxoaren, X-23 mutantearen, jatorria eta bisitakoak aurkezten dizkigute.

Hunkigarria bezain lazgarria, minutu eskas bateko luzera duen klip honek Logan eta Lauraren artean duten lotura argi eta argi uzten du.

James Mangold zuzendari lanetan eta Hugh Jackman (Logan) eta Charles Xavier, X Irakaslea, (Patricj Stewart) protagonista izango dituen X Men unibertsoko azken pelikula martxoak 3an estreinatuko da gurean.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.