X Espedienteen 11. denboraldi bat? FOXek baietz dio

Zinema Uneak - 2017-01-12T14:50:00+01:00

 

Hamalau urte eta gero, iaz, X Espedienteak telebistara itzuli ziren. Mulder eta Scullyren sei kapitulu berri, eta aldi berean zaharrez gozatzeko aukera izan genuen (jatorrizko telesailaren xarma guztia mantendu bai zuten). Atal berezi horien amaiera irekia izan zen, eta azken kapituluaren emanalditik zale guztiak istorio berrien baieztapenaren zain egon dira.

Eta azkenik heldu da. Atzo izan zen TCA ekitaldiaren barruan, David MaddenFOXeko lehendakariak ateak ireki zituen berriro ere: "Hemendik gutxira zerbait baieztatzea espero dugu".

Behin betiko baieztapen bat ez bada ere, dirudienez negoziazioak oso aurreratuak daude eta momentu honetan duten arazo handiena David Duchovny eta Gillian Andersonen egutegiak direla dirudi. TCAn egindako aurkezpena amaitu ondoren, eta EW.com-ekin solasean, Madden berak aurkezpen horretan 11. denboraldia baieztatzea nahi zuela baina tamalez oraindik xehetasun guztiak lotuak ez zeudela argitu zuen.

Zurrumurruen arabera, FOXen ideia 2018rako kapitulu sorta berri bat estreinatzea da. Gainera, 11. denboraldi hau sei kapitulu baino gehiagoz osatzea egotea nahi dute.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.