XXI. mendeko Bonda bueltan da, Kingsman: Urrezko zirkuluaren teaser trailerra

Zinema Uneak - 2017-04-21T18:48:36+02:00

Ezusteko arrakasta bat izandako Kingsman filma XXI. mendeko James Bond-a bezala izendatua izan zen. Orain, hiru urte geroago bere jarraipena heltzen da, Kingsman: Urrezko zirkulua.

Aste honetan, Kingsman erakundea protagonista duen bigarren abentura honen teaser trailer berezi bat aurkeztu da. Hamasei segundoko luzera duena baina abiadura bizian filmaren hamaika une erakusten dituena. Erokeri dibertigarri bat.

Zehazki zer kontatuko diguten ez badakigu ere (dirudienez Estatu Batuetako Statesman organizazioarekin harremanak izango dituzte), Kingsman berriaren indargune nagusia da jatorrizko lantalde berbera mantentzen duela. Matthew Vaughn zuzendari eta gidoilari lanetan, eta Taron Egerton, Colin Firth eta Mark Strong protagonista nagusienak bezala, Gainera, abentura berri honetarako beste hainbat izen ezagun bere batu zaizkie: Channing Tatum, Julianne Moore, Jeff Bridges edota Halle Berry, besteak beste. Zalantzarik gabe, berriro ere film ikusgarri eta dibertigarri baten aurrean egoteko osagai guztiak.

 Momentuz gure zinema-aretoetan noiz ikusiko dugun iragarri ez bada ere, Erresuma Batuan irailaren 29an estreinatuko denez udazkenerako espero da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.