Zack Snyder zuzendariak Justiziaren Liga kartel berri bat zabaldu du

Zinema Uneak - 2017-04-13T18:40:17+02:00

Ezer aurreratu gabe, bat batean, Zack Snyder zuzendariak bere Twitter kontua erabiliz Justiziaren Liga filmearen kartel berria zabaldu du. Lehenengo trailerrak aurreratutako leloa mantenduz "Unite the League", abentura berri honen protagonista nagusiak ikusi ditzakegu: Batman, Wonder Woman, Aquaman, Flash eta Cyborg.

 

 

Gainera, kartel honekin batera beste irudi batzuk ere zabadu dira (ikusi azpiko galerian). Informazio berri gutxi baina zaleen ikusmina sutan mantentzeko nahikoa. 

Zach Snyder idatzi eta zuzendu duen Justiziaren Ligan Ben Affleck, Gal Gadot, Jason Momoa, Amber Heard, Amy Adams, Jesse Eisenberg, Ezra Miller, J.K. Simmons, Jeremy Irons, Willem Dafoe, Ray Fisher, Shalini Peiris, Connie Nielsen, Ciarán Hinds edota Henry Cavill parte hartzen dute beste aktore askoren artean.

Estreinaldia, gurean, azaroaren 17rako iragarri da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.