Zaindari ikusezinari eta Miren Gaztañagari boikota? Tamalgarria benetan

Zinema Uneak - 2017-03-06T12:51:00+01:00

ETBko "Euskalduna naiz, eta zu? Espainia" saioak polemika handia piztu du azken egunotan. Umorezko saio hau duela hiru aste eman zen, baina batek daki zergatik azken egunotan zabaldu den bideo batengatik (saioa testuingurutik ateratzen duen muntatze maneatzaile bat) eztabaida handi eta gogor bat zabaldu da.

Gu ez gara horretan sartuko, baina bai polemika honek Zaindari ikusezinarengan eta Miren Gaztañaga aktorearengan izan duen eraginean. Gaztañagak "Euskalduna naiz, eta zu? Espainia" saioan parte hartu zuen, eta atzo sare sozialetan - gaizki ulertutako - bere hitzengatik boikot kanpaina bat jarri zen martxan: . Azkenaldi honetan sare sozialetan bizi diren zentzugabeko eztabaidetako bat.

Baina polemika ez zen horretan amaitu. Erabaki ulertezin baten bitartez, Planeta ekoiztetxeak Miren Gaztañaga babestu beharrean prentsa-adierazpen tamalgarri bat kaleratu zuen:

 

COMUNICADO OFICIAL "EL GUARDIÁN INVISIBLE" pic.twitter.com/UvKFy6H5M9

— DeAPlaneta Prensa (@DeA_Prensa) 5 de marzo de 2017

 

Penagarria aktore profesional bat horrela mespretxatzea. Umorea delitua al da? Hitz gogorrak Planeta, Atresmedia eta Dolores Redondorenak. Baina nola izan liteke Fernando Gonzalez Molinak zuzendariak eta Marta Etura euskal herritar aktoreak lankide baten inguruan halako hitzak sinatzea? Ulertezina zuzendariaren eta aktorearen jarrera.

Hemendik, gure babes eta berme guztia Miren Gaztañagari (eta, nola ez, saioan parte hartu zuten esukaldun denei), umorea ez da delitua.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.