Zer gertatzen zaio Dominic Toretori? Ikusi aurrerapen bat Fast & Furios 8ren euskal trailerrean

Beñat Uribe-etxebarria - 2016-12-16T11:24:00+01:00

Azken abenturaren ondoren dena aldatu da. Lehenengoz, familia ez dago osorik. Horregatik, Dominic Toretok bide berri hartzea erabakiko du. Bere familiaren aurka doan bide bat? Hor dago Fast & Furious sagaren lan berriaren koska eta argitzen joateko hemen duzue azken trailerra euskaraz.

2017ko apirilaren 12an estreinatuko den film honek (jatorrizko izenburua The Fate of the Furious - Haserretuaren patua) F. Gary Gray (Straight Outta Compton) du zuzendari lanetan lehenengoz, baina protagonista gehienak ezagunak dira: Vin Diesel, Dwayne Johnson, Charlize Theron, Jason Statham edota Michelle Rodriguez.

Abiadura bueltan da!

 

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.