Zezen maitagarrienaren istorioa: Ferdinand filmaren trailer eta kartel berriak

Zinema Uneak - 2017-06-20T13:12:21+02:00

Blue Sky Studios, Ice Age sagaren arduradunak, bere apustu berria aurkeztu du: Ferdinand. Estatu Batuetan oso famatua den Munro Leaf eta Robert Lawsonen ipuinean oinarrituta, bihotz-zabala den zezen baten istorioa kontatzen du.

Ekoizpen berri hau aurkezteko 20th Century Fox eta Blue Sky Studios trailer bat eta kartel bat zabaldu dituzte. Trailerra, oso dibertigarria. Kartela, "Built to fight. Born to love" (Borrokatzeko hezia, maitatzeko jaioa) lemapean.

Aipatu bezala, Ferdinand bera baino handiagoa den bihotz bat duen zezen gazte baten istorioa da. Zezen basati bat delakoan, harrapatu eta bere etxetik urrun eramango dute. Baina Ferdinandek bere familiarekin bueltatu nahi duenez, lagun xelebrez osatutako talde bat bildu eta eta etxera itzultzeko abentura zoragarri batean murgilduko da.

Carlos Saldanha (Ice Age sagaren arduraduna) da ekoizpen honen zuzendaria, eta jatorrizko bertsioan John Cena, Kate McKinnon, Gina Rodriguez, Bobby Cannavale, David Tennant, Jerrod Carmichael edota Miguel Ángel Silvestre espainiarra parte hartu dute.

Gurean, Ferdinand abenduaren 22an estreinatuko da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.