Zibereraso berri bat Zinema munduan: Disneyren estreinaldi bat bahitu dute erreskate bat eskatuz

Zinema Uneak - 2017-05-16T11:15:00+02:00

Azken egunotan eman diren zibererasoen artean Zinema mundua kolokan jarri duen bat ere eman da: Disneyren estreinaldi berrietako bahitu eta erreskatea eskatu dute. Oraindik baieztatu ez bada ere, dirudienez bahitutako estreinaldia Karibeko Piraten abentura berria izan daiteke. Behintzat horrela ziurtatu du Deadline webgune famatuak.

Hackerren esanetan, erreskatea bitcoinetan jaso bahi dute eta euren baldintzak betetzen ez badira filmaren lehenengo bost minutuak zabalduko dituzte. Hori gertatu ondoren, oraindik, erantzunik ez badute jasotzen beste 20 minutu zabalduko dituzte eta horrela filma osoa interneten dohainik eskuragai jarri arte.

Karibeko Piratak: Salazarren mendekua ekoizpenak maiatzaren 26rako du iragarrita bere estreinaldia. Momentuz ez da beste informaziorik ezagutzen.

Honako hau, azken hilabeteetan, ikus-entzunezko industriak jasaten duen bigarren zibereraso garrantzitsua da. Duela hilabete batzuk Netflixek ere halako eraso bat jaso zuen Orange is the New Black telesailaren denboraldi berriaren inguruan. Kasu honetan, Netflixek ez zuen ordaindu eta telesail famatu honen hamar kapitulu berriak interneten zabaldu ziren estreinaldi data aurretik.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.