Zinema Euskaraz ekimenak Hurrak eta Lapurrak 2 estreinatzen du gaur

Zinema Uneak - 2017-10-12T00:36:06+02:00

Udazken honetan euskaraz estreinatuko diren filmen bigarrena heltzen da gaur gure zinema-aretoetara. Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenari esker Hurrak eta Lapurrak 2 euskaraz estreinatzen da.

Animalia dibertigarri talde baten abenturen jarraipen hau etxeko txikiei zuzendutako lan bat da, baina hala ere helduek ere ondo pasatzeko proposamen bat izan daiteke. Animaziozko film entretenigarri bat

 

 

"Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko".

Cal Brunker zuzendua, jatorrizko bertsioan Will Arnett eta Katherine Heigl dira protagonista nagusien ahotsak. Gainera, ahotsa famatu gehiago ere entzun daitezke: Jackie Chanena, adibidez.

Gogoratu, Surly eta bere lagunen abenturez euskaraz gozatzeko aukera gaurtik aurrera Euskal Herriko zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.