Zinema klasikoari omenaldi bat diren Ready Player Onen kartel berriak

Zinema Uneak - 2018-03-09T04:00:06+01:00

Steven Spielberg zuzendariak zientzia fikzioara egingo duen itzulera izango de Ready Player One lanak poster sorta berri bat plazaratu du. Eta plazatu da esateko modurik onena, posterrak Santa Monicako pareta batean agertu baitira.

80ko eta 90ko hamarkadako film arrakastatsuei ohore eginez, Ready Player One lanaren kartel berri hauek hautatuko filmen posterrik ezagunenak kopiatzen ditu. The Goonies lanatik hasita Matrix, Beetlejuice, The Lost Boys edota Blade Runner, besteak beste. Harmakada horietatik kanpoko kartel bakar bat dago: 60ko hamarkadako Bullit filmaren posterra kopiatzen duena.

 

 

#readyplayerone #80s #sciencefiction #santamonica

Una publicación compartida de Jeff Avery (@opiewaan) el

 

2011n Ernest Cline idazleak argitaratutako eleberri arrakastatsuan oinarrituta, ikusmin handia piztu du. 2045. urtean Columbus, Ohion, kokatuta, gazte baten istorioa kontatzen du. Munduaren suntsipenetik ihes egiteko gazteek bideo-joko batean pasatzen dituzte egunaren ordu gehienak: The OASIS. Mundu bat non bakoitzak nahi duena izan daiteke, bere ametsak edo desioak betez.

Zak PennEric Eason eta Cline berak idatzi duten gidoiarekin, Ready One Playerren protagonistak Tye Sheridan, Olivia Cooke, T.J. Miller, Hannah John-Kamen, Ben Mendelsohn, Simon Pegg edota Mark Rylance aktoreak dira.

Ready Player One  2018ko martxoaren 28an estreinatzen da gurean.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.