Zinema Uneak laguntzeko: #crowdfunding kanpaina martxan!

Zinema Uneak - 2016-12-14T20:45:00+01:00
Webgunea gustatu zaizu? Proiektua mantzen lagundu nahi duzu? Hemen duzu zure aukera:

 

 

PARTE HARTU GURE #CROWDFUNDING KANPAINAN! 

http://vkm.is/zinemauneak

 

 

ZER DA #CROWDFUNDING BAT? Norbanakoen ekarpenen bidez proiektuak finantzatzeko zuzeneko modu bat da. Euren ideiak gauzatzeko finantziazioa bilatzen duten sortzaile independenteengana zuzenduta dago verkami. Haien publikoak, mezenas bihurturik, sari bereziak jasotzen ditu ekarpenen truke.

 

NOLA LAGUNDU? Sartu VERKAMIn eta egin ekarpen bat: http://vkm.is/zinemauneak.

 

ZERTARAKO BALIOKO DU? Zinema Uneak bezalako proiektu batek kostu handi bat dauka, gastuak hamaika dira eta dirulaguntzak ez dute mirarik egiten. Zure laguntzarekin abiarazte prozesua erraztea lortuko dugu eta proiektuaren kalitatea hobetzea ere.

 

ETA NIK, ZER IRABAZTEN DUT? Lehenik eta behin, euskal komunikabide bat laguntzea eta hori ez da gauza makala. Gainera, Zinema eta Euskara zalea bazara, bien topagune bat sustatzen lagunduko duzu. Baina ez arduratu, ohorea ez da lortuko duzun sari bakarra. Gure #crowdfunding kanpainan hamaika sari ezberdin lortzeko aukera izango duzu, zure ekarpenaren arabera.

 

SARIAK: Telazko poltsak, kamisetak, katiluak, LEGO figura sorta bat, klaketak, Zinema liburuak, webgunerako bazkidetzak, hotel batean gau bat, eta abar. Ikusten duzunez sari pila bat.

 

 

EZ GALDU AUKERA! LAGUNDU GAITZAZU!

http://vkm.is/zinemauneak

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.