Zinema Uneak proiektua Ubik Liburutegian (Tabakalera) aurkeztuko dugu ostegunean

Zinema Uneak - 2017-05-15T18:25:36+02:00

Zinema Uneak proiektua pixkanaka pixkanaka zabaltzen ari da, eta zabaltze hori indartzeko ostegunean hitzordu garrantzitsu bat dugu: Tabalakeran egoitza duen Ubik Liburutegia (Donostia).

Zinema Uneak zertan datza, zer egiten duen eta ze helburu dituen ezagutzeko, etorri Ubik Liburutegira ostegun honetan, maiatzak 18, arratsaldeko 18:30etan. Bertan elkar ezagutzeko aukera izango dugu.

Aurkezpena Lander Arteaga Egiluzek gidatuko du, eta bisitarien parte hartzea sustatzeko filmen izenburuen eta trailerren azpititulatze prozesuaren inguruko lantegi txiki bat ere egingo dugu.

Bertan zuen zain egongo gara... animatu eta etorri Zinema Uneak proiektua ezagutzera!

 

Informazio gehiago hemen.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.