Zinemaldian aurkeztuko den Borg/McEnroe filmaren trailer berria euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-08-28T15:57:28+02:00

Aurtengo Donostia Zinemaldiko Perlak sailean tenisa protagonista duen lan bitxi bat estreinatuko da: Borg/McEnroe, 1980an bi tenislari zoragarri hauek bizi izan zuten lehia.

Pelikula hau pixkanaka pixkanaka gehiago ezagutzen joateko, hemen duzue lan honen lehenengo trailerra euskaraz.

Janus Metz daniarrak zuzendutako lan honetan Shia LaBeouf aktore estatubatuarrak McEnroeren azalean jartzen da eta Sverrir Gudnason suediarrak Björn Borgen papera egiten du. 

Bi kirolari eta pertsona guztiz desberdinen arteko norgehiagokaren kronika. Bai kantxetan baita egunerokotasunean ere.

Gurean, momentuz, estreinaldi datarik zehaztu ez bada ere, irailean Donostian ikusteko aukera izango dugu. Itxaronaldia laburrago egiteko gozatu euskaratutako trailerrarekin.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.